Ekonomia
Eruopa
Agentziak
Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek gauerdian amaitutzat eman dute eztabaida luzea, Greziaren hirugarren erreskatearen gaineko negoziazioak zabaldu ala ez erabakitzeko.
Juncker (Europako Batzordea) eta Tusk (Europako Kontseilua), aste honetan. EFE
Donald Tusk Europako Kontseiluaren presidenteak bertan behera utzi du Hogeita Zortzien Estatuburuek eta Gobernuburuek egitekoa zuten bilera, Greziaren gaineko negoziazioei "denbora gehiago" emateko.
"Gaurko goi bilera bertan behera utzi dut. Euroari buruzko goi bilera 16:00etan hasiko da eta Greziaren gaineko negoziazioak bukatu arte iraungo du", esan du Tuskek, Twitterren duen kontuaren bidez.
Ekonomia eta Finantza ministroek larunbatean bukatu behar izan zuten aztertzen Alexis Tsiprasen Gobernuak aurkeztutako proposamena eta horren trukean eskainitako neurriak eta erreformak.
Halere, bi ordezkaritzaren arteko desadostasunek, Atenasek neurri gehiago hartu behar ote dituen eztabaidan izan da, eta agintarien konfiantza ezak ekarri zuten Eurotaldeak bilera bukatzea, erabakirik hartu gabe.
I have cancelled #EUCO today. #EuroSummit to start at 16h and last until we conclude talks on #Greece
? Donald Tusk (@eucopresident) julio 12, 2015
Akordiorik gabe
Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek akordiorik gabe amaitu dute bart Greziak eskatutako hirugarren erreskatearen inguruko bilera.
"Oraindik oso zaila da, baina lanak aurrera doaz", adierazi du Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak. Greziak egindako proposamenaren inguruan ministroek sakon eztabaidatu dutela azpimarratu du.
"Sinesgarritasunaren eta konfiantzaren arazoa eztabaidatu da, baita horri lotutako finantza gaiak ere, baina ez dugu amaitu eta bihar jarraituko dugu", esan du Holandako ministroak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa