Ekonomia
Negoziazio kolektiboa
AGENTZIAK
Confebaskek bertan behera utzi du ostiral honetarako sindikatuekin egin behar zuen bilera, estatuan sinatutako hitzarmen kolektiboa aztertzeko asmoz. Gainera, LABi "errespetu falta" aurpegiratu dio.
Enpresa-konfederazioak deialdia egin zien euskal sindikatuen ordezkariei, estatuan sinatutako akordioa Euskadin aplikatzeko aukera eztabaidatzeko. Hala ere, sindikatu nagusien artetik UGT izan zen batzarrean parte hartzeko prest azaldu zen bakarra, ELA eta CCOO sindikatuek uko egin baitiote deialdiari, eta LABek bere tokia modu sinbolikoan prekarietateak jotako bi langileri utziko diola jakinarazi du.
Ohar baten bidez, Confebaskek LABen erabaki hori gaitzetsi du "Confebaskeko presidenteak LABeko idazkari nagusiari edota, gutxienez, sindikatuko zuzendaritza taldeari egindako gonbidapen instituzional, formal eta zuzena zelako".
Confebaskek aburuz, deialdia beste inorengan eskuordetzeak "Confebaskekiko eta bileran parte hartuko duten gainerako erakundeekiko errespetu falta osoa adierazten du, eta jarrera hori ez dagokie instituzio serioei".
Horregatik guztiagatik, Confebaskek bilera bertan behera uzteko erabakia hartu du, eta gaineratu du etorkizunean egingo dituzten bilerak "ekarpen positiboak" egin nahi dituzten erakundeetara mugatuko direla.
Gaur goizean bertan, CCOO sindikatuak ostiraleko topaketara ez joateko arrazoiak azaldu ditu, eta sindikatu bakoitzarekin aldebiko bilerak egitea proposatu dio Confebaski, "bilera horien ostean ikusteko ea badagoen negoziazio-mahaia egiteko aukera errealik".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa