Ekonomia
Burtsa
Agentziak | Erredakzioa
2012ko abuztutik izan den saiorik okerrena izan da. Greziako ‘corralito’ak Europako burtsa nagusiak ikaratu ditu. Horrela, Parisek eta Frankfurtek % 3 baino gehiago galdu dute.
Ibex 35 indizeak % 4,56 behera egin du Greziaren beldurrak astinduta. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (2)
Ibex 35 indizeak % 4,56 egin du behera. Greziako ?corralito?ak asaldura eragin eta eurotik ateratzeko ikara zabaldu du. 2012ko abuztutik izan den saiorik okerrena izan da.
Europako burtsa nagusien artean beherakadarik handiena izan du Ibex indizeak, eta 10.853 punturaino egin du atzera.
Ibex indizearen balore guztiek egin dute behera. Greziako ?corralito?ak Europako burtsa nagusiak ikaratu ditu. Horrela, Parisek eta Frankfurtek % 3 baino gehiago galdu dute, Londresek % 2 baino gutxiago, eta Milanek eta Lisboak, aldiz, % 5 baino gehiago egin dute behera.
Euroa hausteko beldurrak zor publikoaren merkatuari ere eragin dio. Horrela, Espainiako arrisku-saria 153 puntuko mailan kokatu da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa