Ekonomia
Krisia Grezian
Agentziak | Erredakzioa
Europako Kontseiluaren presidenteak baiezko botoa ematea eskatu die greziarrei, "euren buruaz beste" ez egiteko.
Albisteak (2)
Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak baiezko botoa ematea eskatu die greziarrei datorren igandean egitekoa den erreferendumean, zordunek egindako proposamenaren inguruan. "Grezia eurotik irtetea ez da inoiz aukera izan, eta ez da izango", gaineratu du.
Junckerren ustean, Greziak traizioa egin dio. Izan ere, Syrizaren Gobernuari eta horren presidenteari, Alexis Tsiprasi, negoziazioak bere kabuz etetea leporatu dio, erreferenduma iragarri zuenean, eta egia ez esatea, troikak egindako proposamenen inguruan, aurpegiratu dio.
"Greziako herriari baiezko botoa emateko eskatuko dio, botoa adierazle izango baita Greziarentzat eta beste herrialdeentzat. Greziako herri zentzudunak -herrialdean eta Europan duen zeregina kontuan hartuta- baietz bozkatzen badu, gainerako herrialdeei eta Europako mugez harago dauden herrialdeei mezu argia bidaliko die; euroguneko eta EBko gainerako herrialdeen ondoan geratu nahi duela", esan du Junckerrek.
"Ezezkoaren mezua hondamendia izango da ondorengo gertakizunetan", presidenteak ohartarazi duenez. "Ezezko batek esan nahiko du, galdera gorabehera, Greziak ezetz esaten diola Europari".
Halaber, Junckerrek ukatu egin du "ultimatumik eta xantaiarik" egin dituztenik, Atenasek esan bezala. "Nire eskuan zegoen guztia egin dut Greziako Gobernuarekin adostasuna lortzeko" gaineratu du Junckerrek. Gainera, azaldu duenez, akordioa euroguneko gainerako 18 demokraziek ere onartu beharko dute, "haien zerga ordaintzaileen milaka milioi utzi dizkiote Greziari".
Azkenik, Junckerren esanetan, proposamen europarrak ez ditu ekarriko murrizketak ez soldatatan, ezta pentsioetan ere, eta ez da "austeritate pakete madarikatua". "Ez dago soldaten ez pentsioen murrizketarik pakete horretan", baizik eta "justizia soziala handiagoa, hazkunde gehiago eta administrazioa modernoagoa eta gardenagoa egiteko" neurriak, esan duenez.
k, esan duenez.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa