Ekonomia
Grezia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Arratsaldean, Europar Batzordea bilduko da, eta gaur da akordioa lortzeko ezarritako azken eguna.
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa eta Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea. EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren eta Europako erakundeetako buruzagien eta hartzekodunen arteko bilera akordiorik gabe bukatu zen atzo, baina aldeak berriro bilduko dira gaur, 13:00etan, aurrerapausoak ematen saiatzeko.
Arratsaldean, Europar Batzordea bilduko da, eta gaur da akordioa lortzeko ezarritako azken eguna.
Horrez gain,goizean zehar Tsipras eta troikako ordezkariak batzartu dira, baina ez dute akordiorik lortu. Besteak beste, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentea, Mario Draghi Europako Banku Zentralekoa eta Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria bildu dira Greziako agintariarekin.
Triprasek aurkeztutako doikuntza eta erreforma proposamenari erantzun zion atzo troikak, beste proposamen bat eginez. Negoziatzeko “oinarritzat” hartu dute aldeek. Erakundeek eta Nazioarteko Diru Funtsak ez dute begi onez ikusi Atenasen plana; zergak gehiegi igoko dituztela, baina ez dituztela gastuak murriztuko kritikatu dute. Pentsioetan ere aldaketak eskatu dizkiote Tsiprasi.
Greziaren erreskatearen azken zatia desblokeatzeko nahitaezkoa izango da hartzekodunen eta Greziako agintarien arteko akordioa. Akordiorik lortzen ez bada, baliteke Grezia Eurogunetik ateratzea. Atenasek 1.500 milioi euro ordaindu beharko dizkio Nazioarteko Diru Funtsari ekainaren 30ean.
an.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa