Ekonomia
Lankidetza hitzarmena
Agentziak | Erredakzioa
Hitzarmena “mugagabea” da eta “epe oso luzera indarrean izateko” bokazioa du. Espainiako merkatuan mota honetako aliantza gehiagorik sinatuko ez duela azpimarratu du Eroskik.
Artxiboko irudia: commons.wikimedia.org
Eroskik eta DIAk lankidetza hitzarmena sinatu dute, eraginkortasun handiagoa lortzeko eta kontsumitzaileei merkatuko preziorik onenak eskaintzeko asmoz, euren erosteko ahalmena areagotu ahal izateko.
Hitzarmena bi konpainien arteko lankidetzan datza, estatuko eta nazioarteko marken hornitzaile handiekin negoziatzeko baldintzak hobetu ahal izateko.
Hitzarmenetik erabat kanpo geratuko dira produktu fresko tradizionalak eta hurbileko tokiko ekoizle txikiak. Eroskik zein DIAk merkataritza politika erabat independenteak izango dituzte.
"Bi konpainiek uste osoa dute lankidetza horri esker eraginkortasuna lortuko dutela eta horrek eragina izango duela prezio lehiakorragoetan, gizarte osoaren mesedetan", adierazi dute.
Eroskiko iturriek azaldu dutenez, DIArekin adostutako akordioa “mugagabea” da eta “epe oso luzera indarrean izateko” bokazioa du. Gainera, Espainiako merkatuan mota honetako aliantza gehiagorik sinatuko ez duela azpimarratu du Eroskik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa