Ekonomia
Iragarpena
Euskaltelek Burtsan kotizatuko du uztailaren 1etik aurrera
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Akzioen azken prezioa ekainaren 29an zehaztuko da. Enpresa datorren uztailaren 1ean hasiko da kotizatzen.
Euskaltel datorren uztailaren 1ean hasiko da kotizatzen Burtsan. Kapitalaren % 69,9 aterako du Burtsara eta akzioaren prezioa 8,70 eta 11,05 euro artean izango da. Enpresak 1.100 milioi euro eta 1.400 milioi euro arteko balioa izango du.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gaur baimendu du telekomunikazioei zuzendutako euskal konpainiaren Saltzeko Eskaintza Publikoa.
Eskaintza hori jasotzen duen liburuxkak dionez, Euskaltelek kapitalaren % 63,5 aterako du Burtsara. Portzentajeak gora egin lezake, % 69,9 arte, jartzaileek erosteko ahalmena gauzatzen badute.
Akzioen azken prezioa ekainaren 29an zehaztuko da. Uztailaren 1ean hasiko da Euskaltel Burtsan kotizatzen.
Eragiketaren ondorioz, egungo akziodunek euren parte hartzea murriztuko dute, edo kapitaletik irtengo dira.