22:12

Ekonomia

Soldaten inguruko akordioa

Confebaskek EAEko sindikatuak deitu ditu Estatuko ituna aztertzeko

Agentziak | Erredakzioa

Soldaten akordioa gogor kritikatu zuten LAB eta ELA sindikatuek, patronalaren helburuak asebete eta langileak desmobilizatu nahi dituelako.

  • Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

    Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatuan adostutako negoziazio kolektiboaren inguruko akordioa “Euskadi mailan” aztertzeko bilera batera deituko ditu Confebaskek sindikatuak, Euskal Enpresarien Konfederakuntzak agiri batean jakitera eman duenez.

Enplegu eta Negoziazio Kolektiboaren III. Akordioa ekainaren 8an sinatu zuten CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek. Aurten % 1eko soldata igoera aurreikusten du itunak, eta % 1,5ekoa 2016an. 2017ko igoera datu makroekonomikoek baldintzatuko dutela zehazten du akordioak.

Akordioa gogor kritikatu zuten LAB eta ELA sindikatuek, patronalaren helburuak asebete eta langileak desmobilizatu nahi dituelako.

EAEko sindikatuak deitzea aho batez adostu du gaur Confebasken zuzendaritzak, bileran Estatuko ituna “Euskadi mailan” aztertzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena