12:52

Ekonomia

Ikerketa

Amazon, Europako Batzordearen jomugan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bruselak ikerketa formala abiatu du, liburu elektronikoen salmentan lehiakortasuna urratzea egotzita.

  • Jeff Bezos Amazongo burua. EFE

    Jeff Bezos Amazongo burua. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak ikerketa formala abiatu du Amazon konpainia estatubatuarraren aurka, liburu elektronikoen salmentan lehiakortasuna urratzea egotzita. Izan ere, enpresa horrek ekoiztetxeekin sinatzen dituen kontratuetako hainbat klausula gehiegizkoak diren susmoa du.

Klausula horien arabera, ekoiztetxeek beste enpresa batzuei baldintza onuragarriagoak eskaintzen badizkiete, Amazoni jakinarazi behar diote. Hori legez kanpokoa dela ebazten badute, baliteke Bruselak isun handia ezartzea konpainiari.

Amazon liburu elektronikoen banatzaile nagusia da Europan. Hasiera batean, Bruselak Europar Batasuneko merkatu handienak ikertuko ditu, hau da, ingelesezko eta alemanezko liburuen sektorea.

2011n, Bruselak beste ikerketa bat abiatu zuen liburu elektronikoen merkatuan, Appleren eta nazioarteko bost ekoiztetxeren aurka (Penguin Random House, Hachette Livres, Simon & Schuster, HarperCollins eta Georg von Holtzbrink).

2012an eta 2013an, enpresok hainbat neurri proposatu zituzten Europako Batzordearen kezkak konpontzeko. Hori dela eta, Bruselak ez zien isunik jarri.

Europako Batzordearen ikerketek ez dute eperik lehiakortasun arloan. Hainbat faktoreren araberakoa izan ohi da ikerketaren iraupena, enpresek ikerketan ematen duten laguntzaren eta auziaren zailtasunaren araberakoa, esaterako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena