10:27

Ekonomia

Makina-Erreminta

Urkullu: 'Industria adimendua da Euskadiren erronka'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehendakariak Makina Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien XX. Biltzarra inauguratu du, Donostian.

00:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak goratu egin du Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren arloan egindako "apustu irmoa", eta urte eta erdian sektore horretara 18,5 milioi euro bideratu dituztela azaldu du.

Urkulluk Donostian egin ditu adierazpenok, Makina Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien XX. Biltzarra inauguratzeko ekitaldian. Beste hainbat agintari eta sektore horretako ordezkari ugari bildu dira bertan; Antxon Lopez Usoz AFM fabrikatzaile elkarteko presidentea, Maria Luisa Poncela Espainiako Gobernuko Ekonomia Ministerioaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza idazkaria eta Juan Karlos Izagirre Donostiako jarduneko alkatea, besteak beste.

Lehendakariak bere hitzaldian adierazi duenez, Jaurlaritzaren inbertsioak agerian utzi du euskal enpresak "etorkizunera begira" daudela eta inbertsioak egiten ari direla "lehiakortasuna" hobetzeko asmoz.

Urkulluren esanetan, "4.0 industria edo industria adimendua Euskadiren erronka izango da laugarren industria iraultzan".

Bestalde, Maria Luisa Poncela Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza idazkariak esan du Espainiako Gobernuak Estatua "berriz industrializatzearen aldeko apustua" egin duela.

Makina-erremintaren hiriburu

Gipuzkoako hiriburua "fabrikazio aurreratuaren hiriburua" da hiru egunez. Orotara, arlo honetako enpresen 300 ordezkari inguru bilduko dira bertan, teknologia zentroen eta unibertsitate espezializatuen profesionalekin batera.

Mahai-inguru ugari egingo dituzte, eta Terry Wohlers, fabrikazio gehigarriaren aditu handienetako bat, izango da hizlarien artean.

Makina-erremintaren patronalaren esanetan, sektore honetako enpresen eskaria % 5-10 haziko da aurten, eta fakturazioa, aldiz, % 3-7.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena