17:40

Ekonomia

Gipuzkoako patronala

Pello Guibelalde izendatu dute Adegiko presidente, bigarrenez

Agentziak | Erredakzioa

Iñigo Urkullu lehendakariak itxi du Donostian egin duten Enpresa Eguna.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pello Guibelalde izendatu dute berriz ere Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteko presidente, Donostian egin duten batzar nagusian. Kargurako ez da beste hautagairik aurkeztu, eta, hala, bera izango da Gipuzkoako patronaleko burua datozen hiru urteotan.

Bere hitzaldian, Guibelaldek ''egoki bideratutako politikak'' eskatu dizkie erakundeetako arduradunei, ''gizarte aberastasuna eta enplegua sortzen duen enpresa eta ekonomia jarduera sustatzeko''.

Adegiko bazkideei emandako konfiantza eskertu die, eta ''Gipuzkoako enpresaburuen eta enpresaren alde lan egiteko konpromisoa'' agertu du.

Guibelaldek Hine taldea sortu zuen 1974an, emaztearekin eta hiru anaiekin batera. Hasieran, bost langileko familia-enpresa bat zen, baina egun dozena erdi lantegi ditu Europan, Asian eta Amerikan.

Urkulluk itxi du ekitaldia

Iñigo Urkullu lehendakariak itxi dute ostiral honetan Gipuzkoako patronalak Donostian egin duten Enpresa Eguna. Bertan izan dira, besteak beste, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburua, Angel Toña Enplegu sailburua, eta Markel Olano eta Denis Itxaso EAJko eta PSE-EEko Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagaiak.

Bere hitzaldian, lehendakariak adierazi du ''pozik'' dagoela ''Gipuzkoan eta Euskadin irekiko den aro berriarekin'', ''egonkortasun eta segurtasuna handiagoa ekarriko duen aro berria''. Horrek inbertitzeko, hazteko eta enplegu-aukerak sortzeko ''konfiantza'' eragingo du, Urkulluren hitzetan.

Lehendakariaren arabera, ''segurtasuna eta harmonia fiskala'' dira garapenarena oinarriak, eta ziurtatu egin du erakundeek ''enpresarekiko hurbiltasun'' handiago izango dutela.

izango dutela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena