Itxi

Ekonomia

Telekomunikazioak

Euskaltelek burtsan kotizatzeko eskaera aurkeztuko du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hain zuzen ere, Madrilgo, Bartzelonako, Bilboko eta Valentziako burtsetan kotizatzea eta Etengabeko Merkatuan sartzea eskatuko du.

  • Egun, Euskaltelen akziodunak hauek dira: Kutxabank, S.A.1, International Cable eta Iberdrola. EiTB

    Egun, Euskaltelen akziodunak hauek dira: Kutxabank, S.A.1, International Cable eta Iberdrola. EiTB

Euskaltelek, zuntz optikoaren sektorean Euskadin liderra den konpainiak, burtsan kotizatzeko eskaera aurkeztuko duela iragarri du gaur.

Hain zuzen ere, Madrilgo, Bartzelonako, Bilboko eta Valentziako burtsetan kotizatzea eta Etengabeko Merkatuan sartzea eskatuko du.

Egun, Euskaltelen akziodunak hauek dira: Kutxabank, S.A.1, International Cable B.V.2 eta Iberdrola.

Batik bat, Interneterako abiadura handiko konexioak, ordainpeko telebista eta sakelako telefono zerbitzuak eskaintzen ditu Euskaltelek, eta Zamudioko Teknologia Parkean du egoitza.

Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidenteak adierazi duenez, iragarpena "mugarria" da konpainiarentzat, "aro berri" hau "giltzarria" izango baita. "Albiste ona da Euskaltelentzat gure elkartean akziodun berriak sartzea", esan du, eta "azken urteetako testuinguru makroekonomiko zaila gainditzea" lortu dutela gaineratu du.

Horren esanetan, Euskaltelen egoera "egokia" da, Euskadin lidergoa baitu eta dagoeneko inbertsio handirik behar ez duen sare bat duelako. Horregatik, "merkatuaren norabide aldaketa" aprobetxatu nahi dutela nabarmendu du, "hazten jarraitzeko".