18:33

Ekonomia

Cebek-en batzar nagusia

Industriari etekinik handiena ateratzeko pausoak eskatu ditu Urkulluk

Agentziak | Erredazioa

Bestalde, industriak EAEko ekonomian duen pisua areagotzeko Eusko Jaurlaritzaren apustua goraipatu du Arantza Tapiak. Industria 2020an BPGren % 25 izatea nahi du Exekutiboak.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko “industriari etekin handiena ateratzeko aurrerapauso bat emateko unea” dela azpimarratu du Iñigo Urkullu lehendakariak. “Zuhurtziak ezin gaitzake gelditu”, adierazi du lehendakariak.

Cebekek batzar nagusia egin du Bilbon, eta gosari-solasaldi bat antolatu du. Euskadik “erakargarria izaten” jarraitzen duela nabarmendu du lehendakariak. “Inbertsioak itzuli dira, eta buruan jarri gara”, esan du. Hala ere, “lanean jarraitzeko” dei egin du Urkulluk, “lanpostu eta enpresa gehiago galtzea ezin dugulako onartu”.

EAEko ekonomia “lanpostuak sortzeko” nahikoa haziko dela espero du Urkulluk. Adierazle ekonomikoen “joera positiboa”, azpimarratu du buruzagiak, eta baita “aurreikuspenak epe ertainera” ere.

Era berean, “herrirako nahi duen hitzarmena” enpresara eramatea nahi du Urkulluk. “Enpresak ere guztien artean eraikitzen dira, enpresaburuak, zuzendariak eta langileak”, adierazi du lehendakariak.

Industria 2020an EAEko BPGren % 25 izatea nahi du Tapiak

Bestalde, industriak EAEko ekonomian duen pisua areagotzeko Eusko Jaurlaritzaren apustua goraipatu du Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak. Industria 2020an BPGren % 25 izatea nahi dute. Zerbitzu aurreratuak industria sektorean barneratzea defendatu du sailburuak. Gainera, enpresaburuen “laguntzaile eta lankide” izan behar direla esan du.

Cebek Urkullu efe

Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidentea. Argazkia: EFE

Krisia “gainditzen ari” direla azaldu du Tapiak, baina 2008ko egoerara itzultzerik ez dagoela ohartarazi du. Balio erantsi handiko eta kalitatezko produktuekin modu desberdinean lehiatu beharko direla zehaztu du.

Cebek, Gerdau eta Carbures Europe

Iraganeko “arrakasta etorkizuneko bermerik” ez dela ohartarazi du Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak. “Enpresen jarrerak eta politika publikoak berriz diseinatu” beharko dituztela erantsi du Garcinuñok. Era berean, “sendotasunen eta ahultasunen” inguruko gogoeta bat egin beharko dutela adierazi du Cebekeko buruzagiak.

Euskadin “motibazio politikoak” dituzten sindikatuak daudela esan du Jose Antonio Jainaga Gerdauko kontseilari delegatuak. Horrek agertokia gehiago “zailtzen” duela ohartarazi du Jainagak.

Azkenik, herri “indartsu” batek “industria sendo bat” izan behar duela defendatu du Jose Maria Tarrago Carbures Europeko kontseilari delegatuak. Ekoizpen sistemak aldatzea beharrezkoa izango dela adierazi du Tarragok; izan ere, egungo soldatekin Asiako ekoizleekin lehiatzerik ez dute izango.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena