12:45

Ekonomia

Bizkaiko BPG

Bizkaiko ekonomia % 2,6 haziko dela aurreikusi du Cebekek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, aurten lurraldean 8.000 lanpostu sortuko dituztela uste du patronalak.

01:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko ekonomiaren hazkundearen aurreikuspena % 2,6ra igo du Cebek patronalak. Gainera, aurten lurraldean 8.000 lanpostu sortuko dituztela aurreikusi du.

Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilbon, elkarteak asteazkenean egingo duen batzar nagusia dela eta. Agerraldian, Bizkaiko ekonomia "suspertzen" ari dela adierazi du patronaleko buruak, baina oraindik ere "zailtasunak" daudela gaineratu du. Horren aurrean, industriaren pisua berreskuratzeari "ezinbestekoa" iritzi dio.

Bestalde, Francisco Javier Azpiazu Cebekeko idazkari nagusiak nabarmendu du % 2,6ko aurreikuspena "garrantzitsua" dela, batik bat zortzi urteko krisiaren ostean.

Cebeken esanetan, "merkatuaren narriadura bukatu egin da". Hala ere, enplegua sortzeko orduan, Bizkaia, ekoizpen egituraren beraren ondorioz, "atzeratuta" dagoela ohartarazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena