Ekonomia
Enplegurako III Akordioa
Agentziak | Erredakzioa
Aldeek beste bilera bat egingo dute gaur, astelehenean adostutako ituna ixteko. 2016an soldatak % 1,5 igotzea aurreikusi dute.
Kostata, baina iritsi da. Espainiako patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek 2015 eta 2016. urteetan lan hitzarmen kolektiboek jaso beharreko soldata igoeren inguruko akordioa lortu dute; 2015ean % 1ekoa izango da igoera, eta 2016an, % 1,5ekoa, aldeek jakinarazi dutenez.
Atzo, bilera egin zuten Juan Rosell eta Antonio Garamendi CEOE eta Cepyme patronaletako presidenteek eta Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiek.
Hilabeteak daramatzate aldeek negoziatzen; alferrik. Astelehen honetan lortu dute ados jartzea. Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako Akordioa (izenpetzear dagoena hirugarrena da) ez da loteslea, eta aholku gisa erabiltzen da hitzarmen kolektiboetan. Estatuko hitzarmen handietan jarraitu ohi da (banketxeetako eta industria kimikoko sindikatu eta patronalak akordioa noiz heldu izan dira), eta baita CCOO eta UGT nagusi diren enpresetan ere.
Soldatak igotzeko klausula, oztopo nagusia
Hitzartutako soldata igoeraz gain, KPIa espero baino gehiago igotzen bada, langileen erosteko ahalmena handitzeko klausula bat egotea proposatu dute sindikatuek. Hala, prezioak % 2,5 baino gehiago garestitzen badira, klausula indarrean sartuko da.
Patronalak, ordea, zalantzan jarri du klausula hori, inflazioa egonkor mantenduko dela uste du eta.
Ultraaktibitatea hitzarmenean sartu edo ez dute eztabaidagai orain. Iraungita dauden hitzarmenetako baldintzak bermatu nahi dituzte sindikatuek, eta bi aldeek batzorde tekniko bat sortu zuten gaia aztertzeko.
Beste bilera bat, gaur bertan
Astearte arratsaldean, berriz bilduko dira bi aldeak, akordioa itxi eta eztabaidagai dauden gaiak adosteko asmoz.
Sindikatuek gaur bertan izenpetu nahi dute. Patronalak, ordea, ez du horrenbesteko presarik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa