Ekonomia
Maiatzaren Lehena
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurten ere, ELAk Maiatzaren Lehena Bilbon ospatu du, manifestazio batekin. Sindikatuaren arabera, 10.000tik gora lagun elkartu dira Bilboko Kale nagusia zeharkatu duen manifestazio horretan.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Adolfo Muñoz ‘Txiki’ ELAko idazkari nagusiak borroka sindikala aldarrikatu du “prekarietateari eta bidegabekeriei aurre egiteko”, Maiatzaren Leheneko manifestazioan.
Aurten ere, ELAk Maiatzaren Lehena Bilbon ospatu du, manifestazio batekin. Sindikatuaren arabera, 10.000tik gora lagun elkartu dira Bilboko Kale nagusia zeharkatu duen manifestazio horretan. ‘Prekarieteari ez’ eta ‘Sindikatuak indartsuago egiten gaitu” izan dira ELAk aukeratutako leloak.
Muñozek hitzaldia eman du manifestazioaren hasieran, eta egungo egoera “bortitza” etorkizunean ere “geratzekotan” dagoela adierazi du. “Egoera ez dugu esloganekin konponduko” erantsi du.
Indarrean dauden “injustizien ondorioz”, gatazka sozialak ere bere horretan jarraituko duela ohartarazi du ELAk. “Egungo politikak aldatu behar ditugu, gizartean dauden ezberdintasun horiek murrizte aldera”.
"Neurri hauek bultza dituztenek ez dute atzera egiteko asmorik. Aspaldian zeuden gure eskubideak are eta gehiago murrizteko abagune on baten zain, eta eurek eragindako krisia izan da hautatu duten unea".
“Euskal erakudeek Nazioarteko Moneta Funtsaren politikak aplikatzen dituzte”, salatu du Txiki Muñozek. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari “beti patronalaren ondoan” izatea egotzi dio.
"Gogorarazi nahi dugu Confebask patronalak ELA eta LAB sindikatu gisa deuseztatu egin nahi izan dituela, eta Eusko Jaurlaritzak Confebaski babesa eman diola", salatu du.
ELAko idazkari nagusiaren aburuz, iragartzen duten ekonomiaren hazkundea, baldin eta finkatzen bada, “ez du zerikusirik Rajoy, Barcina eta Urkulluren gobernuen ekintzarekin”.
"Hauen erabakiek ekonomia erreala birrindu egin dute, eta langabezia, prekarietatea, eta bazterketa soziala ekarri dute. Oraindik ere hala gertatzen da”, nabarmendu du.
Hortaz, “borroka sindikalerako” deia berretsi du ELAko ordezkariak. "Sindikatuak indarra ematen digu. Euskal Herria justu, solidario eta burujabe baten alde diharduen ELAren moduko proiektu sindikal batek, merezi du borrokatzea”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa