Ekonomia
Energia
agentziak | erredakzioa
Orain arte Antonio Brufau presidentearekin partekatzen zuen kargua, baina urrats honekin amaitu egingo da "exekutibako aldaketen prozesua".
Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari ordezkariak enpresaren botere exekutibo guztiak hartu ditu beregain, orain arte Antonio Brufau presidentearekin partekatu ostean.
Brufauk konpainiako akziodunen batzar orokorrean azaldu duenez, administrazio kontseiluak "exekutibako aldaketen prozesua" amaituko du horrela, aurreko urtean Imazen izendapenarekin hasi zen prozesua, alegia.
"Etxearen etorkizuna argitzea egokitzen zaigu, aldaketaz josita dagoen energiaren munduan", adierazi du Brufauk, horregatik, "datozen hamabost urteotan egin nahi duguna aurrera eramateko gaitasun profesionala behar du lehenengo exekutiboak".
Repsolen presidentearen ustez, Imaz da enpresaren "proiektua zuzentzeko pertsona egokiena", eta administrazio kontseiluaren "babes osoa" izango omen du horretarako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa