Ekonomia
Espainiar estatuko datuak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2014ko azken hiruhilekoan baino bi hamarren handiagoa izan da hazkundea.
Artxiboko irudia: EiTB
Espainiako ekonomia % 0,9 hazi da 2015eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko azken hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago, Espainiako Estatistika Institutuak gaur Barne Produktu Gordinari buruz argitaratutako datu aurreratuaren arabera.
Gaurko datua baieztatzeko, maiatzaren 28ra arte itxaron beharko da, izan ere, orduan argitaratutako da urteko lehen hiruhilekoko behin betiko datua. Gainera, gaur aurreratutako datua Espainiako Bankuak egindako aurreikuspena (% 0,8) baino hamarren bat hobea da.
Espainiako ekonomia hazi egin da azken zazpi hiruhilekotan
2014ko azken hiruhilekoan Barne Produktu Gordina % 0,7 hazi zen, familien kontsumoan (% 0,9) eta inbertsioan (% 1,4) izandako gorakada dela eta.
Espainiako Estatistika Institutuaren esanetan, Barne Produktu Gordinaren urteko arteko aldaketa % 2,6koa izan da 2015eko lehen hiruhilekoan.
Bestalde, datuak gero eta hobeak dira; izan ere, hazkundea % 0,6koa zen 2014ko lehen hiruhilekoan eta % 2,6koa, ostera, urte honetako epe berean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa