Ekonomia
Agerraldia Kongresuan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, konfiantzak gora egin du, eta, ondorioz, merkatuetan finantziazioa lortzeko Espainiak ordaindu behar dituen interesak jaisten ari dira.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, herrialdeko ekonomia "bide onean" dago aurtengo eta 2016ko defizit helburuak betetzeko. Barne produktu gordinaren (BPG) % 4,2koa da zorraren muga 2015. urtean, eta % 2,8koa hurrengoan.
Rajoyk agerraldia egin du Diputatuen Kongresuan, Europar Batasuneko azken goi-bileraren edukien berri emateko.
Gobernuburuaren arabera, Europako Batzordeak aurreikuspen onak egin ditu Espainiarentzat. Dena dela, horren hitzetan, "herritarrek eta familiek" euren proiektuak gauzatu ahal izango dituztela da "benetan garrantzitsua".
Datu ekonomikoei dagokienez, Rajoyk adierazi du konfiantzak gora egin duela eta, ondorioz, merkatuetan finantziazioa lortzeko Espainiak ordaindu behar dituen interesak jaisten ari direla.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa