Ekonomia
Nazioarteko Diru Funtsa
Agentziak | Erredakzioa
Horrela, Espainia euroguneko ekonomia handien buruan kokatu da hazkundeari dagokionez. NDFren arabera, eurogunea % 1,5 haziko da 2015ean eta 2016an % 1,6.
Christine Lagarde NDFko zuzendaria. Artxiboko irudia: EFE
Espainiaren hazkunde ekonomikoaren iragarpenak berriz igo ditu Nazioarteko Diru Funtsak (NDF). Horrela, Espainiako ekonomia 2015ean % 2,5 haziko dela dio NDFk, eta % 2 2016an, urtarrileko aurreikuspenetan baino bost eta bi hamarren gehiago, hurrenez hurren.
Horrela, Espainia euroguneko ekonomia handien buruan kokatu da hazkundeari dagokionez. NDFren arabera, eurogunea % 1,5 haziko da 2015ean eta 2016an % 1,6, urte hasieran baino hiru eta bi hamarren gehiago, hurrenez hurren, NDFk gaur txosten batean azaldu duenez.
Datuak Espainiako ekonomiarentzako bultzada berri bat dira; izan ere, NDFk bere iragarpenak beti hobetu ditu azken bileretan.
Langabeziak, behera
Aldi berean, Espainiako langabezia-tasa handiaren beherakada bat aurreikusi du erakundeak. 2014an % 24,5ekoa zen langabezia eta 2015ean % 22,6an bukatzea espero du NDFk. 2016an % 21,1era arte behera egitea espero du nazioarteko erakundeak.
Bestalde, Espainian, Irlandan eta Alemanian inbertsio pribatuak gora egin du.
Europako testuinguruan susperraldiaren zantzuak ikusten ditu NDFk, “petrolioaren prezio baxuek, interes-tasa baxuek eta euroaren ahuleziak” lagunduta. Europako Banku Zentralak (EBZ) martxan jarritako likidezia programak ere susperraldiari lagunduko dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa