Ekonomia
2015eko aurreikuspenak
Agentziak | Erredakzioa
Lehendakariaren esanetan, hazkunde aurreikuspen hori handiena da 2007tik. Iaz, adibidez, % 1,7 egin zuen gora BPGk.
Albisteak (2)
Iñigo Urkullu lehendakariak sei hamarren igo du EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena (% 1,7tik % 2,3ra), eta, hori dela eta, aurten langabezia tasa % 13,7ra jaitsiko dela gaineratu du. Bilboko Euskalduna Jauregian, Ekonomia Aurreikuspenen Foroan, egin duen hitzaldian eman ditu datu horiek.
Lehendakariaren esanetan, hazkunde aurreikuspen hori 2007tik izan den handiena da. Iaz, adibidez, % 1,7 egin zuen gora EAEko barne produktu gordinak (BPG).
Zenbakiak eskuan, lehendakaria pozik agertu da: "Baikorra izango naiz, gaizki pasatu dugu eta gaur irribarretsu egon nahi dut; badakizue ez naizela euforiaren aldekoa, baina norabide ekonomiko, sozial eta politiko egokian goazela uste dut".
Halaber, % 2,3ko hazkundearen ondorioz, enplegua % 1,3 igoko dela jakinarazi du Urkulluk. Ondorioz, langabezia tasa % 13,7ra jaitsiko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa