Ekonomia
2014ko datuak
Erredakzioa
Iazko laugarren hiruhilekoan ia 2.000 milioi euroko esportazioak egin zituzten Gipuzkoan, Adegik azaldu duenez. Inoizko daturik onena izan da.
Gipuzkoako esportazioek % 5eko hazkundea -6.941 milioi euro- izan zuten iaz, 2013ko datuekin alderatuz, Adegik jakitera eman duenez. Aurten, hazkundea “bi zifrakoa” izatea espero du Gipuzkoako patronalak.
Patxi Sasigain Adegiko Leihokortasun eta Berrikuntzako zuzendariak 2014ko datuak aurkeztu ditu.
Iazko laugarren hiruhilekoan ia 2.000 milioi euroko esportazioak egin zituzten, Sasigainek azaldu duenez. Inoizko daturik onena izan da Gipuzkoan.
Urtarrileko datuak oso onak ez izan arren, Sasigainek adierazi du 2015erako aurreikuspenak “baikorrak” direla, “eskaera-zorroek” gora egin baitute. Dolarraren bilakaerak ere esportazioak bultzatuko ditu, Adegiren ustez.
Horregatik, 2015eko hazkundea “bi digitukoa” izatea espero du Gipuzkoako patronalak. Horrek eragina izango du enpleguaren sorreran, Sasigainen hitzetan.
Hala ere, aurreikuspen bat besterik ez dela azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa