Ekonomia
Eustaten datuak
Erredakzioa
Energia, Biarteko ondasunak eta kontsumokoak hazi egin dira urteko lehen hilabetean.
Energia industria
Euskal Autonomia Erkidegoko industri-jarduera % 3 gehitu zen 2015eko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean, Eustatek jakitera emandako datuen arabera. Aurreko hilarekin alderatuta, berriz, % 0,5 gehitu zen.
2015eko urtarrilean, 2014koaren aldean, honako emaitzak izan dira: energian %12ko hazkundea; Bitarteko ondasunetan %1,5 eta kontsumokoetan %9. Azken hauen barruan, iraunkorretan %22,1ko hazkundea izan da; ez-iraunkorretan %4,9 eta ekipo ondasunen indizeak %3,1ko gorakada izan da.
2014ko abenduaren aldean, 2015eko urtarrileko hil arteko aldakuntza positiboa izan da industri sektore handi gehienetan. Energia %11,4 gehitu da, Bitarteko ondasunak %3,4; Kontsumo-ondasunak %3,9. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %4,9 gehitu eta ez-iraunkorrak %3,6. Ekipo ondasunak %7,9 jaitsi.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko urtarrilean, hauek izan dira: Energia elektrikoa gasa eta lurruna %9,2 gehitu da; Elikagai industriak, edariak eta tabakoa %4,6 eta Metalurgia eta metalezko produktuak %3,3.
Jaitsierarik handienak urte artean: Garraio materiala %6,7; Makineria eta ekipoa %5,9.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa