13:09

Ekonomia

Kutxabank auzia

Kutxabank ez da pertsonatuko 'Cabieces auzia'n

Erredakzioa

Hala erabaki du finantza erakundeak gaur egin duen ezohiko administrazio kontseiluaren bileran, Maria Isabel Alvarez 'Cabieces auziko' epaileak horren inguruko erabakia hartzea eskatu ostean.

  • Kutxabank.

    Kutxabank.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabank ez da "Cabieces auzia"n pertsonatuko, finantza erakundeko iturriek baieztatu dutenez. Kutxabankek salaketa jarri zuen, ustez, bankuak Mario Fernandezen agintaldian Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari ohiari egin zizkion legez kanpoko ordainketak (243.593 euro) tarteko.

Hala erabaki du finantza erakundeak gaur egin duen ezohiko administrazio kontseiluaren bileran, izan ere, Maria Isabel Alvarez Bilboko 4. instrukzio epaitegiko epaileak diligentzietan parte hartu behar zuen ala ez erabakitzeko eskatu zion Kutxabanki.

Hori dela eta, administrazio kontseiluaren bilera deitu zuen gaurko. Hiru orduko bileraren ondoren, "Cabieces auzia"n ez pertsonatzea erabaki du.

Ana Isabel Alvarez epaileak aurretiazko diligentziak ireki zituen eta inputatu gisa deklaratzera deitu ditu Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko EAEko ordezkari ohia eta Rafael Alcorta abokatua martxoaren 12an eta 13an. Epaileak Bizkaiko Fiskaltzak eskatuta jokatu du, Kutxabank berak epaitegietan salaketa jarri ostean.

a jarri ostean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena