Itxi

Ekonomia

Euskaltel

Euskaltel burtsara irtetea aztertzen ari da, hazten jarraitzeko

Erredakzioa

Enpresak baieztatu duenez, behin betiko erabakia ez du ekaina baino lehen hartuko.

  • Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidentea eta Jose Antonio Ardanza lehendakaria. EiTB

    Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidentea eta Jose Antonio Ardanza lehendakaria. EiTB

Euskaltel burtsara irtetea aztertzen ari da, telekomunikazioen sektorean hazten jarraitzeko eta enpresak Euskadin dituen "etorkizuna eta errotzea sendotzeko".

Halaber, enpresak erabaki horrekin beste hainbat helburu lortu nahi ditu: merkatuetan sona gehiago izatea, hazkuntza proiektuak planteatzeko finantzazio gehigarria izatea eta nazioarteko inbertsoreak Euskadira erakartzea. Dena den, Euskaltelek bere identitateari eta Euskadin duen errotzeari eutsi nahi diola azpimarratu du.

Euskal enpresak dagoeneko hasi ditu saltzeko eskaintza publikoa (SEP) egiteko izapideak, baina behin betiko erabakia ez du ekaina baino lehen hartuko.

Euskalteleko arduradunak hainbat aditurekin harremanetan jarri dira aholkulari lanak egin ditzaten, baina oraindik ez dute inor hautatu.

Bestalde, enpresak ziurtatu duenez akziodunek (International Cable, Kutxabank eta Iberdrola) berretsi egin dute Euskaltel Euskadin errotzeko 2012an hartutako konpromisoa.

ko konpromisoa.