21:57

Ekonomia

Nafarroako Kutxa

Epaileak apirilera atzeratu du CANeko lehen presidentearen deklarazioa

Erredakzioa

2011n Nafarroako Kutxaren gainbeheraz egin zuen txostenaren harira deitu du deklaratzera. Txosten hori, besteak beste, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari helarazi zion.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak apirilaren 9ra atzeratu du Lorenzo Riezu Nafarroako Kutxako lehenengo presidentearen deklarazioa, lekuko gisa, erakundearekin lotutako irregulartasunen eta Banca Civicaren burtsaratzearen inguruko ikerketaren baitan.

2011n Nafarroako Kutxaren gainbeheraz egin zuen txostenaren harira deitu du deklaratzera. Txosten hori, besteak beste, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari helarazi zion, Nafarroao Kutxako Kontrol Batzordearen arduraduna baitzen.

Kontuz! Nafarroako Erabiltzaile, Kontsumitzaile eta Zergadun Elkarteak azaldu zuenez, txosten horretan "gehiegizko hazkunde egitasmoari", "aurretiko erretiro egitasmoari" eta "era guztietako gastu orokorrari" egozten zitzaion Nafarroako Kutxaren kaudimen galera 2002tik 2010era (Banca Civica eratu arte).

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena