Ekonomia
'Euskal Y'
Erredakzioa
Hainbat arazorengatik gelditu dituzte. Nonbait, lursail batzuk desjabetzeko arazoak daude eta Kosta Zuzendaritzaren baimen batzuk falta dira.
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Gipuzkoako zatian, Hernani eta Astigarraga arteko tartean, lanak eten dituzte "behin-behinean", Euskal Trenbide Sareak (ETS) jakinarazi duenez.
Lanok duela 20 egun daude etenda, eta oraingoz ez dute jakinarazi noiz arte egongo diren geldituta. ETSko iturrien arabera, hiru arrazoi daude lan horiek eteteko: batetik, lursail batzuk desjabetzeko arazoak daude; bestetik, Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzaren baimen batzuk falta dira, eta, azkenik, Adifek proiektua noiz moldatuko duen zain daude.
Hori guztia dela eta, duela bi aste gelditu zituzten lanak, eta hala egongo dira "kontu hauek argitu arte, izan ere, ezin zuten horrela aurrera jarraitu", esan dute ETSko iturriek.
Lursailen desjabetzeari dagokionez, banako batzuekin izan dira arazoak, ez Hernani, Astigarraga edo Donostiako udalekin, horien esanetan.
Kosta Zuzendaritzaren baimenak hizpide, Gipuzkoako zati honetan Urumea hiru aldiz zeharkatzen duen zubia eraiki behar dutela gogorarazi du ETSk, eta, horrenbestez, baimenok ezinbestekoak dira.
Azken arazoari buruzko azalpenak ere eman ditu Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakundeak: "Hasiera batean, Astigarragan geltokia zegoen aurreikusita, baina azkenean hirugarren linea egitearen alde egin zuten eta, hala, proiektua aldatu behar du Adifek".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa