09:46

Ekonomia

Protesta

Ertzaintzako sindikatuen protestak auto-ilara luzeak sortu ditu A-8an

Erredakzioa

Segurtasun Sailaren kudeaketaren aurka antolatutako protesten baitan egin dute gaurko ekintza, ErNE, ELA, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuek deituta.

00:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ertzaintzako sindikatuek protesta egin dute gaur goizean A-8 autobidean, eta auto-ilara luzeak eragin dituzte. Goizeko lehen orduan, 07:30ean, Sestaotik abiatu dira protestan, Bilboko Albia lorategietarantz. Bidean, auto-ilara luzeak eragin dituzte, SOS Deiakek jakitera eman duenez. 400 auto inguruk parte hartu dute protestan.

Sindikatuek Segurtasun Sailaren kudeaketaren aurka antolatutako protesten baitan egin dute gaurko ekintza, ErNE, ELA, Esan, Sipe eta Euspel sindikatuek deituta. Ertzaintzaren arazoaren aurrean Segurtasun Sailaren "konponbide falta" eta sindikatuekin kontsentsua bilatzeko "jarrera ezkorra" salatu dute.

Errepidean egin duten protesta amaituta, elkarretaratzea egin dute Sabin Etxearen aurrean.

sindicatos ertzaintza atasco EGILEA: DANI ALVAREZ

Ostegunean Eusko Legebiltzarraren aurrean egin zuten protesta sindikatuek.

Roberto Seijo ErNE sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, "mobilizazio honekin inposizioa amaitzeko eskatu nahi diogu Segurtasun Sailari", eta egutegiak eta lan-baldintzak moldatzen ari direla salatu du.

Segurtasun Sailak eta Estefania Beltran de Heredia sailburuak euren eskaerak aintzat hartu eta hitz egiteko prest agertu arte, mobilizazioak egiten jarraituko dutela iragarri du Seijok.

Horren esanetan, ostegunero egingo dituzte mobilizazioak Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta martxoaren 10ean manifestazioa egingo dute Bilbon. Bertan, "milaka ertzain" batzea espero dute sindikatuek.

te sindikatuek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Ertzaintza

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena