11:07

Ekonomia

Fiskalak ikerketa eskatu du

Iberdrolak ere kontratatu zituen Mikel Cabiecesen zerbitzuak

EITB.EUS

2012. eta 2013. urteetan, 107.000 euro jaso zituen Cabiecesek Iberdrolatik. Iberdrolarekin batera, Kutxabank zen Cabiecesen bezero bakarra.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iberdrolak ere Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiaren zerbitzuak kontratatu zituen 2012. eta 2013. urteetan, gaur Vocento taldeko egunkariek argitaratutakoaren arabera. Bi urte horietan, 107.000 euro jaso zituen Cabiecesek Iberdrolatik. Iberdrolarekin batera, Kutxabank zen Cabiecesen bezero bakarra.

Fiskalak dagoeneko eskatu dio epaileari Kutxabankek eta Iberdrolak Mikel Cabiecesi egindako ordainketak aztertzeko. Vocentoko hedabideen arabera, Iberdrolak “aholkulari juridiko” moduan kontratatu zuen, Giza Baliabideen Sailean.

2012. urtean, Gobernuko ordezkaria zenak 45.000 euro jaso zituen; 2013an, berriz, 62.000.

Bestalde, Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia, Cabieces eta Rafael Alcorta abokatu-langelako bazkidea inputatzea eskatu du Carmen Adan Bizkaiko fiskalburuak.

Ustezko sozietate delitu bat inputatu nahi dizkie fiskalak hirurei, iturri judizialek EFE albiste-agentziari azaldu diotenez. Zigor Kodearen arabera, delitua urteko kontuak edo ekitaldi juridiko zein ekonomikoa islatu behar duten beste agiri batzuk faltsutu dituzten enpresa bateko administratzaileek egingo lukete, sozietateari, bazkideren bati edo hirugarren bati kalte ekonomikoa egiteko.

Sei hilabete eta lau urte arteko espetxe-zigorra eskatu dezakete sozietate delituagatik.

Bizkaiko fiskalburuak Bilboko epaitegiei helarazi die Kutxabankeko ustezko irregulartasunen inguruko txostena, Mario Fernandez Kutxabankeko buru zela Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkari izandakoari emandako diruaren inguruko ikerketaren harian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena