Ekonomia
Euskal enpresa
Erredakzioa
Beasainen egoitza duen enpresak 75 bagoi egingo ditu Eskoziako tren-konpainiarentzat, eta euskarri teknikoa eskainiko dio.
CAF BEASAIN
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresak 200 milioi euroko kontratua sinatu du Serco Group Eskoziako tren-konpainiarekin. Herrialde horretako trenbide-sarerako 75 bagoi egingo ditu, eta euskarri teknikoa eta ordezko piezak eskainiko dizkio.
Euskal konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, bost motatako bagoiak egingo ditu. Batetik, 16 bagoiko lau tren eta ordezko beste 11 egingo ditu Serco Group taldeko Caledonian Sleeper frankiziarentzat.
Tren berri horiei esker, bidaiatzeko aukera ezberdinak izango dituzte Eskoziako trenen erabiltzaileek. Ohe-bagoiak, komuna barne duten beste bagoi batzuk, eta ohiko jarlekuak eta business motako jarlekuak izango dituzten bagoiak egongo dira tren berrietan. Halaber, jantoki-bagoia berrituko dute, eta hobekuntzak egingo dituzte irisgarritasunaren alorrean ere.
Aurreikuspenen arabera, CAFek egindako bagoi eta trenak 2018ko apirilean izango dira prest.
2014ko azken hiruhilekoan eta 2015eko urtarrilean hainbat kontratu lortu ditu CAFek. Honako hauek, besteak beste: Herbehereetako tranbiarako 118 unitate, Mexiko Hiria-Toluca tren-linearako unitateak, Bukaresteko metroa handitzeko proiektua eta Saint-Etienne eta Utrecht hirien arteko tranbia zerbitzuko bagoiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa