11:43

Ekonomia

2015erako aurreikuspena

Bruselak % 2,3ra igo du Espainiaren 2015erako hazkunde aurreikuspena

Erredakzioa

Hala ere, 2016ra arte langabezia-tasa ez da % 20tik arte jaitsiko, Europako Batzordeak gaur egindako ekonomia aurreikuspenen arabera.

  • Argazkia: Wikipedia.

    Argazkia: Wikipedia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Batzordeak sei hamarren igo Espainiaren 2015erako hazkunde aurreikuspena (Barne Produktu Gordinaren % 2,3) eta hiru hamarren, berriz, 2016rako aurreikuspena (Barne Produktu Gordinaren % 2,5).

Neguko aurreikuspen makroekonomikoetan, Europako Batzordeak uste du Espainiaren hazkundea oraindik ere handiagoa izan daitekeela bi faktoreren eraginez: batetik, Europako Banku Zentrala iragarritako zorraren erosketagatik eta, bestetik, petroleoaren prezioaren beherakadarengatik. Aipaturiko bi eragile horiek kontsumo prinatua eta inbertsioak bultzatu ditzakeela uste dute.

"Hiru urteko atzeraldiaren ondoren, Espainiako ekonomia berriz ere hazten hasi zen 2014an eta, dirudienez, indar handia hartzen ari da. Bien bitartean, hobekuntzak nabari dira, bai lan merkatuaren perspektibetan, baldintza finantzarioetan eta konfiantzan, eta, bestalde, ziurgabetasun ekonomikoa moteltzen ari da eta energiaren prezioak ere jaisten ari dira", azaldu du Europako Batzordeak.

Faktoreen konbinazio horri esker, hazkundea 2016ra arte luzatzea espero du Europako Batzordeak, nahiz eta zorpetze publikoa eta pribatua oso altuak izan.

Bruselaren aurreikuspenak Nazioarteko Diru Funtsak egindakoak baino hobeak dira. Izan ere, Nazioarteko Diru Funtsaren kalkuluen arabera, Espainiako ekonomia % 2 haziko da 2015ean, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak estimatutako berdina.

Bruselak Espainiako langabeziari buruzko datuak ere hobetu egin ditu. Horren arabera, 2016ra arte Espainiako langabezia-tasa ez da % 20tik jaitsiko. Aurreikuspenen arabera, langabezia-tasa % 22,5an kokatuko da aurten eta % 20,7an 2016an.

Bestalde, inflazioak ere joera negatiboari eutsiko dio epe laburrean. Hala, 2015ean % 1 behera egitea aurreikusten du eta 2016an, berriz, % 1,1 haztea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena