18:58

Ekonomia

Kutxabank

Kutxabanken izaera publikoari eustea eskatuko dio Garitanok Urkulluri

Erredakzioa

Bestalde, lehendakariari Kutxabankeko ustezko irregulartasunen aurrean duen jarrera argi adierazteko eskatuko diola iragarri du Arantza Quirogak.

  • Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia.

    Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Kutxabanken “izaera publikoa” berreskuratzea eta ekonomia suspertzeko eta enplegu “duina” sortzeko 800 milioi euroko inbertsio-funtsa abiatzea proposatuko dio ostiralean Iñigo Urkullu lehendakariari.

Ostiraleko bileraren helburua Kutxabanken egoera aztertzea dela esan du Garitanok, eta batzarrera Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailearekin joango dela zehaztu du.

Kutxabanken ustez izandako irregulartasunen ondotik, Garitanok azpimarratu du ezinbestekoa dela kutxaren “izaera publikoa eta soziala berreskuratzea”, eta proposamen hori egin dio lehendakariari.

Garitanok gogora ekarri du Bilduk aspaldi salatu zuela Kutxabank sortzeko prozesuan “gardentasunik” ez zela izan, eta koalizioaren proposamenak “inolako azalpenik eman gabe” atzera bota zirela erantsi du.

PPren galdera lehendakariari

Bestalde, Alderdi Popularrak azalpenak eskatuko dizkio Iñigo Urkulluri Legebiltzarrean. Arantza Quirogak adierazi du Kutxabanken ustez izan diren irregulartasunen inguruan duen jarrera argitu behar duela lehendakariak.

“Jaurlaritzak harridura agertu zuen, baina Josu Erkorekaren erreakzioa ez da sinesgarria”, nabarmendu du.

Gainera, Jaurlaritza kutxen legea prestatzen ari dela eta gobernuek “horrelakoetan erantzukizuna” badutela esan du Quirogak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena