12:52

Ekonomia

Kutxabanken salaketa

Fiskaltzak ikertu egingo du Mario Fernandezen aurka jarritako salaketa

Erredakzioa

Salaketa bat jasotzen duen bakoitzean eginbideak hasten dituztela azaldu dute Bizkaiko Fiskaltzako iturriek.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kutxabankek Mario Fernandez presidente ohiaren aurka jarritako salaketa aztertu egingo du Bizkaiko Fiskaltzak.

Salaketa bat jasotzen duen bakoitzean eginbideak hasten dituztela azaldu dute Bizkaiko Fiskaltzako iturriek.

Fernandezen agintaldian ustez egindako irregulartasun bat salatu du Kutxabankek Fiskaltzaren aurrean: 243.592,02 euroko operazioa izan zela azaldu du, baina diru guztia itzuli dutela zehaztu dute. Ondorioz, kalte ekonomikoa erabat ordaindu dela gaineratu du entitateak.

Barneko ikuskaritzak “irregulartasuna” izan zela egiaztatu eta gero, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak legedia bete eta ikuskapen organoen irizpideei jarraitzea adostu zuen. Horrela, Ministerio Fiskalari igorri zion informazio hori.

Antza denez, Kutxabanki zerbitzu juridikoa emateko abokatu bulego batekin kontratua sinatu zuen erakundeak. Irregulartasunak kontratu horretan izan ziren. Mikel Cabieces PSE-EEko Zuzendaritzako kideak harreman profesionala du bufete horrekin, EAEko sozialistek agiri batean jakitera eman dutenez. Hori dela eta, militante gisa aldi baterako baja emateko eskatu dio Cabiecesek berak alderdiari.

Fernandezek ere ohar bat bidali zien hedabideei, bere ohorea zikintzen duen edozein informaziok edo ekintzak "behar bezalako erantzuna" izango duela jakinarazteko.

Bankuaren zuzendari ohiak azaldu duenez, berarekin ez zen inor harremanetan jarri lege-ekintzaren edo ikerketa baten berri emateko, ez Kutxabanken ez akziodunen izenean.

Horrelako desinformazioaren aurrean, harrituta, haserre eta babesik gabe dagoela adierazi zuen.

Bizkaiko Aldundiak dio ez dakiela ezer

Unai Rementeria Bizkaiko Aldundiaren bozeramaileak ez du ustezko irregulartasunen inguruko adierazpenik egin nahi izan, ez dakielako "ezer gai horren inguruan". Hala ere, "errespetu eta ardura osoa" aitortu die finantza erakundearen kudeaketan aritu diren guztiei.

Rementeriak azaldu duenez, Aldundiak komunikabideetan argitaratutako informaziotik izan du ustezko irregulartasunen berri, eta nahiago izan du "ez dakidan gai baten inguruan baloraziorik ez egin".

Sorturen ustez, "ustel usaina dario

Bestalde, Joseba Permach Sortuko kideak guztia argitzea eskatu du, "zerbaiti ustel usaina dariola" dirudielakoan.

Horren harira, Permachek gogorarazi du EH Bilduk auditoria bat eskatu zuela Kutxabanken duela hilabete batzuk, baina Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuela ekimena.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Kutxabank

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena