10:31

Ekonomia

Eustat

Euskadiko BPGa % 1,1 hazi da 2014an, eta enpleguak ere gora egin du

Erredakzioa

Enpleguari dagokionez, gora egin du, % 0,3, 2008tik aurreneko aldiz, bost urtez tasa negatiboak izan ondoren.

  • Langabezia

    Langabezia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina % 1,1 hazi da 2014. urtean, bi urtez atzera joan ondoren, Eustatek gaur jakitera eman duenez.

Enpleguari dagokionez, gora egin du, % 0,3, 2008tik aurreneko aldiz, bost urtez tasa negatiboak izan ondoren.

Urteko laugarren hiruhilekoan % 0,6ko hazkundea izan du EAEko BPGak, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago.

Eskaintzaren ikuspegitik, 2014ko laugarren hiruhilekoan aurreko hileko datuekin alderatuta izandako hazkundea zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako izan da.

Aurreko hiruhileko datuekin alderatuta, enplegua % 0,5 handitu da, hirugarren hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago, eta hazkundea % 1ekoa izan da, aurreko urteko hiruhileko beraren datuekin aldatuta. Beraz, urte arteko tasa positiboa izan da hirugarren urtez jarraian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena