Ekonomia
Zorra
Erredakzioa
2.515 milioi euroko zorra atalka banatzen da, akordioak jasotzen duenez. 2019 urterako itzuli beharko du zorra Eroskik.
Eroski. Iturria: commons.wikimedia.org
Eroskik 2.515 milioi euroko zorra berfinantzatzeko akordioa sinatu du bankuekin, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Eroskik jakitera eman dutenez. 2019 urterako itzuli beharko du zorra.
Hartzekodun nagusienen (%95) eta Eroskiren artean sinatu dute akordioa. Eroskiren asmoa da akordio hori zorra duen gainerako bankuei ere zabaltzea.
Akordioa sinatu ondoren, Agustin Markaide Eroskiko presidenteak adierazi duenez, “ziklo aldaketa bat ezartzen du zorra ordaintzeko akordioaren sinadurak, eta Plan Estrategikoa aurrera eraman ahal izateko bidea zabaltzen du”.
Adostutako akordioaren arabera, zorra atalka banatzen da eta horrela itzuliko da. Lehendabiziko atalean, 791 milioi euro jasoko dira. Bigarren atala desinbertsioei dagokiena da, 300 milioi eurokoa. Zor estrukturalari dagokiona da beste ataletako bat, 948 milioi eurokoa, eta, laugarren atalean, higiezinen zorra jasoko litzateke, 563 milioi eurokoa.
Akordio orokorra higiezin-sindikatuei zabalduko zaie lehen hiruhilekoan. Egungo ildo zirkulatzaileen berritzea ere adostu da, 371 milioi euroko balioarengatik.
Datozen urteetarako konponbide jasangarria eskaintzen du finantzaketa antolaketa berriak eta enpresak ebitda positiboa lortzeko duen ahalmenarekin lotuta dago.
Ekarpenen inguruan akordioa
Aurreikusita bezala, bankuekin adostutako akordioak Kontsumobideren baitan Eroskik eta hainbat banketxek ekarpenen inguruan hitzartutako konpromisoa onartzea ekarriko du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa