10:04

Ekonomia

Hitzarmena

Arcelorrek ez du Aguraingo lantokia itxiko, akordioa lortu ondoren

EITB.EUS

64 pertsonek egiten dute lan Aguraingo lantegian. Abenduaren amaieran, lantokia ixteko asmoa iragarri zuen zuzendaritzak. Urtarrilaren 7tik, mugagabeko greba egin dute beharginek.

  • Arcelor Mittal

    Arcelor Mittal

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arcelor Mittal enpresak ez du itxiko Agurainen duen lantegia, langileek eta zuzendaritzak akordioa lortu ondoren.

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, langileen batzordearen iturriak aipatuz, Arcelorreko zuzendaritzak industria proiektu berri bat aurkezteko konpromisoa hartu du eta, hortaz, lantegia ez ixtea erabaki du.

64 pertsonek egiten dute lan Aguraingo lantegian. Abenduaren amaieran, lantokia ixteko asmoa iragarri zuen zuzendaritzak. Urtarrilaren 7tik, mugagabeko greba egin dute beharginek.

Lortutako akordioa dela medio, greba bertan behera uztea erabaki dute langileek.

Akordioaren arabera, langileen balizko irteerei buruz negoziatu beharko dute, “neurri ez traumatikoetan oinarrituta”. Hortaz, aurretiazko erretiroak, lekualdatzeak edota baimen aukerak aztertuko dituzte.

Erregulazio Espedientearen inguruko negoziazioei ez diete ekingo harik eta aurreko bi puntuetako aukera guztiak agortu arte.

ELAren iritziz, lortutako akordioari esker, “negoziatzen hasteko oinarriak” finkatu dituzte zuzendaritzak eta langileek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena