Ekonomia
Eurostat
Erredakzioa
Euroguneko langabezia datuak egonkor jarraitu du, aurreko hilekoarekin alderatuta, eta % 11,5ean kokatu da; orain urtebete baino lau hamarren beherago.
Euroguneko langabeziaren datuak egonkor jarraitu du, aurreko hileko datuekin alderatuz gero, eta % 11,5ean kokatu da; orain urtebete baino lau hamarren beherago. Europar Batasunean, aldiz, langabezia hamarren bat jaitsi da, % 10era arte.
Eurostaten arabera, Espainiak du langabeziaren daturik txarrena (% 23,9), Greziaren atzetik.
Hala ere, Espainiako langabeziaren tasak hamarren bat egin du behera 2014ko azaroan (% 24tik % 23,9ra). 2013ko azaroko datuarekin alderatuz, langabeziak % 1,9 egin du behera Espainiako Estatuan, orduan % 25,8ekoa baitzen.
Hortaz, azaroan 5,46 milioi langabe zenbatu dituzte Espainian. Urrian, berriz, 5,49 milioi ziren lanik gabe zeudenak eta 2013ko hilabete berean, berriz, 5,09 milioi.
Europar Batasunean, langabeziak hamarren bat egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta. % 10ean kokatu da.
Europako agentzia horren arabera, Europar Batasunean 24,4 milioi langabe zeuden azaroan; horietatik 18,3 milioi, eurogunean. Hortaz, azken hilabeteetan 34.000 pertsona geratu dira lanik gabe eurogunean.
Bestalde, inflazio-tasak gorriz amaitu du urtea eurogunean. Azaroan % 0,2 jaitsi da eta, hortaz, urte osoko datua ere negatiboa izan da (2009ko urritik ez zen gertatzen). 2013ko abenduan, inflazio-tasa % 0,8koa zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa