17:23

Ekonomia

Auzitegi Gorena

Hitzarmenak iraungi arren, lan-eskubideek indarrean jarraituko dute

Erredakzioa

Hori da Auzitegi Goreneko epai batek jaso duena. Fatima Bañez Enplegu ministroak errespetuz jaso du erabakia eta ELA sindikatuak pozik agertu da.

1:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Goreneko Lan Arloak kaleratu duen epaiaren arabera, lan-hitzarmenek indarrean jarraitu behar dute iraungita egon arren. Aho batez onartu duten ebazpena dio eskubide kolektiboak langile bakoitzaren eskubide indibidual izatera igarotzen direla.

Lehen aldiz eman du Gorenak bere iritzia “ultraaktibitatearen” inguruan. 2012ko lan erreformak hitzarmen berririk ezean, urte betera mugatu zuen luzapena.

Behin denbora hori igarota, hitzarmena iraungi egiten zen eta bertan geratzen zen.

Fatima Bañezek errespetua agertu du

Fatima Bañez Enplegu ministroak auzia ez duela ezagutzen adierazi du Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Hala ere, erabaki judizialekiko errespetua agertu du.

Golpe latza

ELA sindikatuak pozik hartu du epaia eta “golpe latza” izango litzatekeela Alderdi Popularrarentzat eta patronalarentzat.

Epaiak 2012ko lan-erreformaren aurretik lanean ari zirenengan eragina izango lukeela gogoratu du sindikatuak, eta kontratazio berriengan ez lukeela eraginik izango.

"Negoziazio kolektiboa ez da auzitegietan konponduko"

LAB sindikatuaren aburuz, “Gorenaren epaiak ebidentzian uzten du negoziazio kolektiboa ez dela auzitegietan konponduko”.

Oharra kaleratu du sindikatuak Gorenaren epaiaren inguruko iritzia ezagutzera emateko. “Epaiak enpresa jakin baten kasuari egiten dio erreferentzia, beraz, ezin daiteke baieztatu lan-erreforma bertan behera geratu denik”, zehaztu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena