Ekonomia
Azaroko KPI
Erredakzioa
Duela urtebeteko datuekin alderatuta, inflazioa % 0,1 jaitsi da EAEn, eta % 0,3 Nafarroan, baina Estatuan, batez beste, % 0,4 murriztu da.
Eroski
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,1 jaitsi da azaroan Euskadin, iazko hilabete berdineko datuen aldean, eta egonkor jarraitu du aurtengo urrikoekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera.
Batik bat, hezkuntzan garestitu dira prezioak, % 2,8 hain zuzen ere. Ondoren, sektore hauetan nabaritu da gehien garestitzea: etxebizitza (% 0,8); hotelak, kafe-etxeak eta jatetxeak (% 0,4); jantziak eta oinetakoak (% 0,4); eta elikagaiak eta edari ez alkoholdunak (% 0,4).
Bestalde, jaitsiera handienak komunikazioetan (% 5,7), aisian eta kulturan (% 1,2), garraioan (% 1), medikuntzan (% 0,2), sukalderako tresnetan (% 0,1), eta edari alkoholdunetan eta tabakoan (% 0,1) izan dira.
Nafarroan, KPIa % 0,3 murriztu da azaroan, duela urtebeteko datuen aldean, baina % 0,3 garestitu dira urritik.
Estatuan, batez beste, % 0,4 merkatu dira prezioak, argindarra eta erregaiak merkatzearen ondorioz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa