23:31

Ekonomia

Iberoamerikako goi-bilera

Espainiako ekonomia % 2 baino gehiago hazi daitekeela uste du Rajoyk

Erredakzioa

Halaber, hainbat baldintza betetzen badira 2015eko hazkundea handiagoa izan daiteke, Espainiako Gobernu presidentearen arabera.

  • Mariano Rajoy. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak igande honetan iragarri duenez, Espainiako ekonomia % 2 baino gehiago hazi daiteke 2015ean hainbat baldintza betetzen badira, besteak beste, truke-tasa edota lehengaien prezioa mantentzen badira.

Iberoamerikako estatuburuen eta gobernuburuen XXIV. goi-bilera ospatuko dute astelehenean eta asteartean Veracruzen (Mexiko), eta gaur npresaburuekin egin duen topaketan egin ditu adierazpenok Espainiako gobernuburuak. Bere agerraldian Espainiako ekonomiak 2012az geroztik izandako eboluzioa nabarmendu du.

Mariano Rajoyk Nazioarteko Diru Funtsak eta Bruselak egindako aurreikuspenak hobetu ditu, izan ere, biek ala biek ekonomia espainiarra % 1,7 haztea aurreikusi zuten. Bien bitartean, Espainiako Bankuak egindako aurreikuspenak Gobernuak egindakoarekin bat egiten du.

Rajoyk azpimarratu duenez, Espainia euroguneko gainerako herrialdeak baino gehiago hazi da azken hiruhilekoan (Espainia % 0,5 hazi zen eta eurogunea, berriz, % 0,2), eta urte amaieran euroguneko herrialdeen artean gehien hazten den eta enplegu gehien sortzen duen herrialdea izango da.

 

go da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Mariano Rajoy

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena