Langabezia datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erkoreka: 'Hasi dira euskal enpresak lanpostuak sortzen'

Industria alorrean gertatu da jaitsiera handiena (% 3koa, hain zuzen ere). “Industrian sortzen diren lanpostuak egonkorragoak direla kontuan hartuta, datu oso baikorra da”, gaineratu du.
Josu Erkoreka. Gobernu bilera. Lehendakaritza. EFE

Azaroko langabezia datuak “baikorrak” dira, Jaurlaritzaren iritziz, eta euskal enpresak “lanpostuak sortzen hasi direla" erakusten dute, Josu Erkoreka Gobernuko bozeramailearen hitzetan. Datuak “zuhurtziaz” hartu dituen arren, Jaurlaritzak eutsi egin dio 2015ean enplegu garbia sortzeko erronkari.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak azaroko datuen balorazioa egin du. EAEn, 2.093 pertsonatan jaitsi da langabezia azken hilabetean.

Langabeziaren aurkako borroka Jaurlaritzaren “lehentasunen artean” dagoela berretsi du Erkorekak. Hortaz, gaurko datuekin pozik agertu da bozeramailea, “euskal enpresak enplegua sortzen hasi baitira”.

Industria alorrean gertatu da jaitsiera handiena (% 3koa, hain zuzen ere). “Industrian sortzen diren lanpostuak egonkorragoak eta kalitate handiagokoak direla kontuan hartuta, datu oso baikorra da”, gaineratu du.

azaroa langabezia

EAEko azaroko langabezia-datuak. Argazkia: eitb.eus

Espetxe-politika

Bestalde, Rajoy eta Hollanden arteko atzoko bilerak emandakoaz, Jaurlaritzak ez duela informazio berezirik esan du Josu Erkorerak.

Frantzian diren ETAko presoak espainiaratzea, Europako araudiaren aldaketaren ondorio logikoa dela esan du Jaurlaritzaren bozeramaileak.

Hollandek Frantziako espetxe-politika “denentzat berdina” zela esan zuen atzo, eta, ildo horretatik, Jaurlaritzak azpimarratu du salbuespen neurriekin bukatzea eskatzen duela Urkulluren Gobernuak.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sindikatuak, euskal polizian sartzeko lan-eskaintza publikoaz: “Azterketa egiteko tartea murriztu eta proba psikoteknikoak aldatu egin zituzten"

Ertzaintzarako eta Udaltzaingorako lan-eskaintza publikoan izandako emaitza txarrak direla eta, sindikatuek eta Segurtasun Sailak beste azterketa bat deitzea adostu dute. Udazken partean egingo dute, osagarri gisa. ErNE sindikatuaren idazkari nagusi Sergio Gomez de Segurak eta Ertzaintzako Esan sindikatuaren bozeramaile Iñaki Uragak hautaketa-prozesuetan aldaketak egiteko eskatu diote Arkautiko akademiari.

ETXEBIZITZA TURISTIKOAK DONOSTIA PISO TURISTICO SAN SEBASTIAN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostia, Galdakao, Iruñea, Tutera eta Nafarroako beste 19 udalerri sartu dira etxebizitza eremu tentsionatuen zerrendan

Espainiako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu du Hego Euskal Herriko 23 udalerri bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzen dituen ebazpena. Iruñea eta Tuteraz gain, Nafarroan gune tentsionatu izendatu dituzte Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Elortzibar, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien. 

Pablo Martín, responsable de economía de Confebask
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebaskek ohartarazi du euskal enpresek "lehiatzeko zailtasun ugari" izango dituztela AEBn

Confebasken ekonomia arduradun Pablo Martinen ustez, Europar Batasunak  eta Estatu Batuek lortu duten muga-zergen gaineko akordioa "albiste txarra" da, "euskal enpresek lehiatzeko zailtasunak" izango omen dituztelako. Alde positibo bakarra ikusten du: "Hilabete luzeko zalantzaldiaren ondoren, badakigu zer dugun". Hala ere, aurreratu du eragin nabarmena izango duela "euskal industrian garrantzitsuak diren sektoreetan, hala nola altzairugintzan, automobilgintzan, eta makina-erreminta, mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreetan".

Gehiago kargatu