16:28

Ekonomia

Kontseilu Nazionala

STEE-EILASek 'murrizketen aurrean etsi' izana leporatu dio Uriarteri

Erredakzioa

Sindikatuak kritikatu egin du 2015erako Aurrekontuen proiektua, Jaurlaritzak “Madrilgo eta EBeko politikekin” hartutako konpromisoek baldintzatuta jaio baita.

  • Stee-eilas

    Stee-eilas

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

STEE-EILAS sindikatuak “murrizketen aurrean etsi” izana aurpegiratu dio Cristina Uriarte Hezkuntzako euskal sailburuari, eta “arlo guztietan galdutako garrantzia” salatu du.

Halaber, “panorama etsigarri” baten aurrean, Jaurlaritzak “275 lanpostuko LEPa arrakastatsutzat jotzea” kritikatu du.

Sindikatua Kontseilu Nazionala egiten ari da Bilbon larunbat honetan eta bertan kritikatu egin du 2015erako Aurrekontuen proiektua, Jaurlaritzak “Madrilgo eta EBeko politikekin” hartutako konpromisoek baldintzatuta jaio baita; esate baterako, zorra ordaintzea “2014an baino 174 milioi gehiago”, eta defizit publikoa murriztea, “1etik % 0,7ra”.

Testuinguru honetan, STEE-EILASek esan duenez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko hamar programak egiteko bideratzen den gastua “% 0,8 soilik haziko da 2014rekin alderatuta”. Gainera, igoera “ezerezean” geratuko da KPIaren efektua aintzat hartuta (% 1 momentura arte).

“26,4 milioi gehiago izango dira, eta horietatik 13,4 2012ean bertan behera utzita ordainsaria ordaintzeko erabiliko dira. 350 gehiago beharko lirateke 2015eko aurrekontuak 2009koen mailara hel daitezen, gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena