15:56

Ekonomia

Jaurlaritzaren Aurrekontuak

Nerea Llanos: 'Negoziazioak independenteak dira erakunde bakoitzean'

Erredakzioa

Alderdiaren helburua egonkortasun politikoa lortzea dela ziurtatu du Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak.

  • Nerea Llanos Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

    Nerea Llanos Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nerea Llanos Euskadiko Alderdi Popularreko (PP) idazkari nagusiak baieztatu duenez, Aurrekontuei buruzko negoziazioak independenteak dira erakunde bakoitzean, hau da, Eusko Jaurlaritzako Kontuak ez daude Arabako Foru Aldundikoekin eta Gasteizko Udalekoekin lotuta. Halaber, erakunde guztiei egonkortasuna ematearen aldeko apustua egin du.

Atzo, Euskadiko PPko ordezkaritza batek Ricardo Gatzagaetxeberria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak bilera egin zuen, Jaurlaritzak 2015eko Aurrekontuak onartzeko irekitako bilera-errondaren baitan.

Buruzagi popularrak azaldu duenez, garapen ekonomikoa bultzatzen eta enplegua sortzen lagunduko duen egonkortasun politikoa lortzea da Alderdi Popularraren helburua.

Horretarako, ezinbestekotzat jo du "ahalik eta talde gehienen adostasuna eta ekarpena lortzea", eta gaineratu duenez, Ogasun eta Finantza sailburua ere ados dago diagnosiarekin.

Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuak onartzeko irekitako negoziazioak Gasteizko Udaleko eta Arabako Diputazioko negoziazioak baldintzatuko dituen galdetuta, negoziazio bakoitza independentea dela azpimarratu du

Hala ere, egonkortasuna erakunde guztietara zabaldu behar dela zehaztu du eta, beraz, Llanosen iritziz "ulergaitza" litzateke EAJk beste administrazioetan adostasuna lortzeko "aukerarik ez ematea".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena