11:35

Ekonomia

Petrolioak behera

Petrolio-upelaren prezioa 80 dolarretik jaitsi da 4 urtean lehen aldiz

Erredakzioa

Brent upela 79,70 dolarrean saldu da, 2010eko irailaz geroztik inoizkorik merkeen.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europarentzat erreferentzia den Brent upelaren prezioa 80 dolarretik jaitsi da, eta azken lau urteetako preziorik baxuenean saldu da Europako merkatuan.

Zehatz-mehatz esanda, gaurko saioaren hasieran Brent upelaren prezioa 79,97 dolarrekoa zen, baina gero 79,70era ere jaitsi da, 2010eko irailaz geroztik izan duen salmenta prezio baxuena.

AEBn erreferentzia den Texasko petrolio-upelaren prezioa ere jaitsi egin da. 76,95 dolarreko prezioan saldu da saioaren hasieran, eta 76,81 dolarrera jaitsi da gero.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena