17:42

Ekonomia

Industria

Jaurlaritzak beste Renove Plan bat onartuko du makina-erreminta arloan

Erredakzioa

2015. urtean onartuko du, hain zuzen ere, Juan Ignacio Garcia de Motiloa Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak iragarri duenez.

1:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak beste Renove Plan bat onartuko du hurrengo urtean, makina-erremintaren arloan, Juan Ignacio Garcia de Motiloa Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordeak iragarri duenez.

Elgoibarko (Gipuzkoa) makina-erremintaren mendeurren ekitaldian egin du iragarpena Motiloak.

Alfredo Etxeberria alkateak ekitaldian adierazi duenez, "Elgoibarrek makina-erremintaren arloan erreferente izatea lortu du, makina eskaintza, teknologiaren garapena, iritsitako merkatuak eta talentu sorkuntza kontuan hartuta".

Ekitaldian, Asmaola+ saria entregatu dute. Gazteei zuzenduta dago, eta aurten Asier Lizarralderi eman diote, zuhaitzak mozteko makina bat diseinatzeagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena