Ekonomia
EBZ
Erredakzioa
EBZko presidenteak aitortu egin du erakundean desadostasunak daudela, baina garrantzia kendu die.
Mario Draghi EBZko presidentea. EFE
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak (EBZ) garrantzia kendu die erakundearen Gobernu Kontseiluan sortutako desadostasunei, eta iparraldearen eta hegoaldearen artean "zatiketarik" ez dagoela nabarmendu du.
Azken egunotan, euroguneko banku zentralek Draghiri aurre egingo diotela publikatu du Reuters agentziak, horren "kudeaketa era sekretuarekin eta komunikazio traketsarekin" ados ez daudelako.
Horren ildotik, Gobernu Kontseiluan dauden desadostasunek ez dutela joera jakin bat jarraitzen esan du Draghik. "Ez dago iparraldearen eta hegoaldearen arteko zatiketarik EBZn, ez dago koaliziorik", berretsi du.
Bestalde, EBZko langileak "neurri gehiago" prestatzen ari direla aurreratu du.
"EBZn adostasuna dago: pizgarri gehiago ezarri behar ditugu beharrezkoak badira", esan du, erakundeak interes-tasak % 0,05ean mantendu eta gero eskainitako prentsaurrekoan.
Draghiren esanetan, zorrak erosteko programa bi urtez egongo da indarrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa