Ekonomia
Mondragon Korporazioa
Erredakzioa
Denda gehienak Madrilen daude; gainerakoak, aldiz, Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan.
Eroski
Eroskik 160 denda saldu dizkio DIA taldeari, 146 milioi euroren truke. Operazioak ez du eraginik izango enpleguan, DIAk subrogatu egingo baititu langileak. Orain, Merkatu eta Lehia Batzorde Nazionalak oniritzia eman beharko dio akordioari.
Eroskik saldutako denda gehienak Madrilen daude (108); gainerakoak, aldiz, Andaluzian (24), Gaztela eta Leonen (20), Extremaduran (6) eta Gaztela-Mantxan (2).
EAEko konpainiak azaldu duenez, operazio honekin murriztu egingo du bere pasiboa, eta hobetu egingo du bideragarritasuna, denda horiek errentagarritasun batez bestearen azpitik daudelako.
Rosa Carabel Eroskiko finantza zuzendariak "oso positibo"tzat jo du operazioa, eta, horren ondorioz, taldearen errentagarritasunak "epe ertainean" hobera egingo duela esan du.
Salmenta honen ostean, Eroskik 90 hipermerkatu ditu, 831 supermerkatu eta 448 frankizia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa