12:00

Ekonomia

Sailburuaren eskaria

AHTarekin konpromisoa hartzeko eskatu diete Frantziari eta Espainiari

Erredakzioa

Ana Oregi sailburuak azpimarratu duenez, beharrezkoa da abiadura handiko trenaren “plangintza osoa” egitea, eta “azpiegituraz hitz egitetik herritarrari emandako zerbitzuaz hitz egitera pasatzea”.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak Abiadura Handiko Trenaren ardatz atlantikoarekin “konpromiso serio, sendo eta atzerabueltarik gabekoa” hartzeko eskatu die Espainiako eta Frantziako Gobernuei.

“Ardatz atlantikoa lehentasuna da Europar Batasunarentzat eta Euskadirentzat, baita Frantziarentzat eta Espainiarentzat ere, agirien arabera behintzat”, esan du Oregik hedabideen aurrean. Sailburuak parte hartu du Trenen Nazioarteko Batasunaren (UIC) Intercity eta Abiadura Handiko Saileko Batzorde Zientifikoa eta Teknikoa Bilbon egiten ari diren bileraren hasiera ekitaldian.

Sailburuaren esanetan, beharrezkoa da abiadura handiko trenaren “plangintza osoa” egitea, eta “azpiegituraz hitz egitetik herritarrari emandako zerbitzuaz hitz egitera pasatzea”.

Iñaki Barron UICeko Abiadura Handiko zuzendariak ere Euskal Y-a izan du hizpide, “goi-mailako trenbide europarraren alde garrantzitsu bat da”, esan du, eta Paris-Lyon eta Milan-Bologna ardatzekin alderatu ditu.

Oregik gaineratu duenez, Euskal Y-ak “garraiobideen aniztasunaren bultzadan eginkizun estrategikoa” izango du Europako hego-sartaldean.

Halaber, horren ildotik, abiadura handiko trenaren helburua “ez da azpiegiturak egitea, baizik eta gaur egungo eta etorkizuneko gizarteari zerbitzua ematea; hori da helburu nagusia”, zehaztu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena