13:18

Ekonomia

2015eko Aurrekontuak

Garitanok eskua luzatuko dio oposizioari Aurrekontuak onartzeko

Erredakzioa

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Helena Franco Ogasun diputatuak gaur goizean eraman dute Batzar Nagusietara 2015eko Aurrekontu proiektua.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Helena Franco Ogasun diputatuak gaur goizean eraman dute Batzar Nagusietara 2015eko Aurrekontu proiektua.

Aurrekontuak onartzen laguntzeko eskatu dio Garitanok oposizioari, Gipuzkoarentzat proiektu "ona" dela iritzita.

Behin egitasmoa aurkeztuta, Aldundia "alderdiekin hitz egiteko prest" dagoela azaldu du dipatu nagusiak.

"Gipuzkoarentzat aurrekontu onak direla uste dugu. Krisi garaian, aurrekontu sozialak aurkeztu ditugu. Ekonomiari bide egokitik aurrera egiten lagunduko dion egitasmoa ere bada", esan du.

Hortaz, "erantzukizunez" jokatzeko eta aurrekontuak babesteko eskatu die oposizioko alderdiei.

Zorraren amortizazioa eta interesak kenduta, 705 milloi izango ditu erabilgarri Gipuzkoako Diputazioak, iaz baino % 5 gehiago. Gizarte politika eta garraio publikoa izango dira ardatz nagusiak.

Martin Garitano diputatu nagusiaren esanetan, Aldundiaren politika fiskalak ahalbidetu du aipatutako hazkundea.

Aurrekontu egitasmoaren ia erdia gizarte politikara bideratuta dago. Aurrenekoz laguntzak izango dira mendekotasun arina duten pertsonentzat, eta 106 plaza berri sortuko dira arreta behar duten kolektiboentzat.

Ekonomiaren eta enpleguaren hazkunde txikia aurreikusi du Aldundiak, eta zerga bidez % 5,5 gehiago biltzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena