21:05

Ekonomia

Aldundiaren aurreproiektua

Gipuzkoako aurrekontuek % 2,79 gora egingo dute 2015ean

Erredakzioa

Aurrekontua 779,81 milioi eurokoa izango da, ondorioz, 21,17 milioi gehiago izango ditu erakundeak. 10 milioi euro Gizarte Politikako Departamentura bideratuko dituzte.

  • Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea. Argazkia: EFE

    Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako Aldundiaren aurrekontua 779,81 milioi eurokoa izango da 2015ean, ondorioz, 21,17 milioi gehiago izango ditu erakundeak. 10 milioi euro Gizarte Politikako Departamentura bideratuko dituzte.

Aurrekontuen kopuruak aurreratu ditu gaur Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak, baina xehetasunen berri Batzar Nagusietan emango dute erakundeko arduradunek, ostiralean.

Horregatik, kontuek arlo guztietan gora egingo ote duten argitzea errefusatu du Ugartek. Ander Rodriguezek zuzentzen duen Departamentura bideratuko dituzten 10 milioiak aipatu ditu.

Dependentziari, laguntza

1,8 milioi euro uztailetik aurrera dependentzia moderatua duten pertsonei babesa emateko erabiliko dituzte, 1.1 gradukoak; izan ere, ez dute Estatuaren laguntzarik jasotzen.

Laguntzapeko 5.700 pertsona dira talde horretan, baina guztira, 26.000 dira Gipuzkoan. Senideren baten laguntza dutenean babesa 180 eurokoa izango da eta 300 euroko diru-laguntza familiarik ez duten kasuetan.

Udal Finantziaziorako Funtsa

Aldundiaren aurrekontuak % 4,85 gora egingo du, eta Udal Finantziaziorako Funtsak % 3,58. Ugarteren hitzetan, legealdian onartutako “zerga aldaketek zerikusi handia dute horretan”.

Funtsa udal batzuek San Markoseko Mankomunitatearekin duten zorra kitatzeko erabiliko ez dutela azaldu du bozeramaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena